XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

HITZAURREA

Euskararen Aholku Batzordeak bide seinaleen arloan antzemandako hutsegite larrien artean aipatzekoak dira ondorengo hauek:

- ortografia arauak azpikoz-gain jartzen dira

- hiztegitik hitzez hitz aldatutako testuak ikus daitezke

- sarritan, mezu berbera era desberdinean ematen zaio herritarrari erakunde bakoitzeko itzultzailearen irizpidearen arabera

- euskarazko testuaren aukera egiterakoan batzutan ez da ulergarritasuna aintzat hartzen, ezta lurraldetasuna ere.

Hemen aipatutako hutsegiteak euskarari egiten dioten kaltea ikusiz, eta honen ondorioz Euskararen Aholku Batzordeak emandako gomendioak jarraituz burutu da hemen aurkezten dugun lan hau.

Honen helburuak, gaurtik aurrera beharrezkoa den adostasunez jokatzea eta hizkuntza irizpideak bateratzea dira, horretarako orain arte erabilitako euskal ordainak batu eta gaztelera hutsez jarraitzen dutenentzat euskal ordainik egokiena aukeratzen saiatu garelarik.

Lan hau berariaz horretarako bilduriko taldeak burutu du.

Zenbait erakundetako ordezkariek osatu dute lantaldea eta hizkuntza irizpideak finkatu eta euskarazko testuak erabaki dituzten ordezkariez gain, gaiarekin zerikusi zuzena duten teknikari/injiniari edo zuzendariek ere parte hartu dute:

Hauek dira, beraz, partaideak: